Material birziklatuak erabiltzea oso garrantzitsua da, ezinezkoa da zaborrik ez sortzea baina murriztu egin dezakegu materialak birziklatzen eta material horrekin jostailuak edo jolasak sor ditzazkegu umeek ondo pasa ditzaten.
Birziklapenarekin umeei erakutsi ahal diezu gauza asko behin baino gehiagotan erabili ahal dela eta beraz gizarte kontsumista batetik aldendu eta objektuei inportantzia erakutsi ahal diezu haien erabilpenagatik eta ez bere prezioagatik. Askotan objektuei funtzio asko gehitu ahal zaiola bakoitzaren originaltasuna landuz.Horretaz gain, ingurunearen kontaminazioa murriztuko du, gizakiak sortutako %80aren zaborrak birziklagarriak dira.
Arrazoi asko daude umeei birziklatzen irakasteko, lehenengo eta behin merkea delako, azken finean zuk erosi zenuen edo beste edozeinek erosi zuen materiala beste erabilpen bat ematen ari zarelako. Oso erraza delako hau lortzea, denek sortzen dugu zaborra gure egunerokotasunean eta askotan zabor asko sortzen dugu eta horrek erraztasuna ematen digu edozein motako material birziklatuak lortzea. Umeei erakutsi ahal diozulako beti ez dela dena berria erosi behar eta askotan edozer erosten duzunean eta material hori erositako funtziorako ez duenean balio ez duzula derrigorrez zakar-ontzira bota behar, askotan beste funtzio ezberdin eduki ditzake.
Beste alde batetik, jakin gabe umeen sormen abilezia hobetzea lortzen dugu, umeek beraiek asmatu behar dutelako zer egin nahi duten materialarekin eta zertarako erabiliko duten. Gaur egun oso garrantzitsua bilakatu da ingurumena, azken urteetan gizakiak hainbat abantaila lortu ditugu izaki bizidunentzat baina honekin batera ingurumenaren kontaminazioa nabari kaltetu egin dugu. Guk proposatutako ekintzekin hau saihestu dezakegu eta umeei kontzientzia sortu ahal diegu oso garrantzitsua dela birziklatzea eta derrigorrez ez dugula gauzak behin bakarrik erabili behar.
BIBLIOGRAFIA
Haro, O. Aprender a Reciclar desde la Escuela es muy Importante. Kontsulta: 2013-02-15. https://actividadesinfantil.com/archives/7824
BIRZIKLATURIKO EUSKAL PILOTA SAIOA
miércoles, 27 de noviembre de 2019
martes, 26 de noviembre de 2019
MATERIALAK NOLA EGIN
Kaixo Denei!
Gaurko sarrera honetan material birziklatuarekin sortuko ditugu materialak gero erabilgarriak izango ditugunak gure ariketetan parte hartzeko. Horretarako, bideo batzuk jarriko ditugu hobeto ulertzeko prozesua.
- Gomazko pilota
- Erabiliko dugun materiala:
- Hamar globo
- Ura
- Guraizeak
- Eman beharreko pausuak
- Globo bati ur piskat gehitu eta itxi.
- Beste globoei putz egiten dugun lekutik moztu eta beheko atalarekin geratu.
- Urez beteta dagoen globoa moztuta dauden globoetan sartu banaka, horrela globoak gero eta egonkorragoa izango da eta botea ematerakoan ez da puskatuko.
- Plastikozko "Zesta"
- Erabiliko dugun materiala:
- Tarta egiteko plastikozko moldea
- Guraizeak
- Goma
- Boteilazko "Zesta"
- Erabiliko dugun materila:
- Plastikozko boteila
- Guraizeak
- Kartoia
- Zeloa
ARIKETAK
Kaixo berriz ere!
Oraingo sarrera honetan ariketen berri emango dizuegu! Ariketa batzuk bideo batekin azalduko ditugu eta beste batzuk berriz idatziz. Guztira zazpi ariketa prestatu ditugu baina zenbait ariketa modu batera edo bestera egin daiteke erabilitako materialen arabera. Bestalde, ikusiko duzuenez hurrengo ariketetan, prestatu ditugun ariketak ez dira oso konplexuak, izan ere, gauza sinpleak bilatu nahi izan ditugu guztion parte-hartzea sustatzeko asmoz.
Bukatzeko, nahiz eta bideoan bakarka azaldu ariketa, ariketa horiek binaka, hirunaka edo launaka egiteko pentsatuak daude ere. Gainera, ez ahaztu! Aurrera eramango ditugun ariketa guztietan, ikasleak beraiek sortutako materialak erabiliko ditugula. Beraz, Goazen hastea!
Lauko Kaiola
|
Helburua: Intentar
conocer las trayectorias de la pelota.
|
Contenido:
Recorrido de la pelota.
|
Fase:
1º fase. Yo y la pelota
|
Deskribapena: Kantxako eremu bat 4 zonetan banatzen da. Irakasleak edo ikasle batek, pilota frontisera botako du eta jokalariek pilota punpa egingo duen zonara joan behar dira pilotak lurra ikutu baino lehen. Pertsonak batek ez badu asmatzen, frontisa ikutzera joan beharko du asmatu duen pertsonak harrapatu baino lehen, bestela, eliminatuta geratuko da. Inork ez badu asmatzen, denek frontisa ikutzera joan beharko dute pilota botatzen duen pertsonak harrapatu baino lehen.
|
|
Materiala: Gomazko pilota eta konoak
|
Interakzioa: kolaborazioa
|
Puntuazio sistema:
Besteari harrapatzen badiozu: Puntu bat
Zona asmatzen baduzu: Puntu bat
Zona asmatu eta bestea harrapatzen baduzu: 2 puntu.
Bost puntura iristen den lehenak irabaziko du.
|
Aldaerak:
Errazago: Lehenengo botean ez bada asmatzen bigarren botean asmatzeko aukera dago.
Zailago Pilota botazen duen pertsonak ez du zertan pilota frontisera botatzerik, bi pareta ere egin dezake.
|
Hurrengo bideoan Xabierrek azaltzen digu nola egin hurrengo ariketa eta adibide batekin demostratuko digu.
Hurrengo bideo honetan ere Xabierrrek azalduko digu nola egin ariketa hau sortu dugun material birziklatuarekin.
Hurrengo ariketan, boteilako "zestarekin" prestatu dugun ariketa azalduko dizue Xabierrek.
EL TRAGABOLAS
|
Objetivo: Pilotari ibilbide egokia ematea markatuta espaziora bideratzeko.
|
Fasea: Bigarren fasea.
|
|
Deskribapena: Kantxa lau eremutan banatuta egongo da (lehenengo eremua, bigarren eremua, hirugarren eremua eta laugarren remua) eremu bakoitza konoekin markatuta egongo da. Irakasleak segida bat finkatuko du (adibidez 1-2-3-4) eta ikasleak segida hori jarraitu beharko dute, hau da, pilota frontisera botako du lehenengo ikasleak eta botea lehenengo eremuan egin beharko du botea, hurrengo ikasleak bigarren eremura bota beharko du pilota eta horrela ahalik eta denbora gehien aritu beharko dira.
Norbaitek utsa egiten badu, berriz hasiko dira.
Ariketa hau egiteko, kantxa hiru eremutan banatuko dugu:
Lehenengo eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira eta eskuarekin eman beharko diote.
Bigarren eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira baina pilota hartu eta jaurtitzeko plastikozko "zestak" erabiliko dituzte.
Hirugarren eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira baina pilota hartu eta jaurtitzeko boteilazko "zestak" erabiliko dituzte.
Ikasleak eremu bateteik bestera joango dira eremu guztiak probatuz. |
|
Material: Konoak, Gomazko pelota, Plastikozko "zesta" eta boteilazko "zesta"
|
Interakzioa: Kolaborazioa
|
Aldaerak:
Errazago: Pilotak bi bote eman dezake.
|
Zesta Partidua
|
Helburua: Paseen bitartez pilota kontrako eremura zuzentzea
|
Fasea: Bigarren fasea
|
|
Deskribapena: Azkeneko jolas hau lehenengoaren antzekoa izango da. Lau talde sortuko dira. Partidan bi taldek parte hartuko dute eta plastikozko "zesta" eduki beharko du jokalari bakoitzak. Pilota hartzeko plastikozko "zesta erabili behar dute baina pasea egiteko eskuarekin egin beharko dute. Pilotarekin dagoen pertsonak ezin da mugitu eta beste taldekoek ezin diote pilota eskutik kendu. Puntua lortzeko erasotzen den frontisera iritxi behar da, bertan erasotzen duten pertsona bat egongo da eta berari pilota pasa eta honek pilota airez hartzen badu puntu bat lortuko dute. Beste aldean berriz, beste taldeko pertsona bat egongo da.
Kantxa bi eremutan banatuko dugu. Bi talde plastikozko "zestekin" arituko dira jolas hau egiten eta beste bi taldeak berriz, jolas berdinean arituko dira baina plastikozko "zestekin"
|
|
Materiala: Gomazko pilota, plastikozko "zesta" eta boteilazko "zesta".
|
Interakzioa: Kolaborazi/Oposizioa
|
Aldaerak:
Errazago: Pelota daukan pertsonari ezin zaio pilota kendu eta metro bateko espazioa utzi beharko zaio.
Zailakgo: Puntu bat lortu baino lehen, kideen hartean, gutxienez zazpi pase egin beharko dituzte.
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)