Material birziklatuak erabiltzea oso garrantzitsua da, ezinezkoa da zaborrik ez sortzea baina murriztu egin dezakegu materialak birziklatzen eta material horrekin jostailuak edo jolasak sor ditzazkegu umeek ondo pasa ditzaten.
Birziklapenarekin umeei erakutsi ahal diezu gauza asko behin baino gehiagotan erabili ahal dela eta beraz gizarte kontsumista batetik aldendu eta objektuei inportantzia erakutsi ahal diezu haien erabilpenagatik eta ez bere prezioagatik. Askotan objektuei funtzio asko gehitu ahal zaiola bakoitzaren originaltasuna landuz.Horretaz gain, ingurunearen kontaminazioa murriztuko du, gizakiak sortutako %80aren zaborrak birziklagarriak dira.
Arrazoi asko daude umeei birziklatzen irakasteko, lehenengo eta behin merkea delako, azken finean zuk erosi zenuen edo beste edozeinek erosi zuen materiala beste erabilpen bat ematen ari zarelako. Oso erraza delako hau lortzea, denek sortzen dugu zaborra gure egunerokotasunean eta askotan zabor asko sortzen dugu eta horrek erraztasuna ematen digu edozein motako material birziklatuak lortzea. Umeei erakutsi ahal diozulako beti ez dela dena berria erosi behar eta askotan edozer erosten duzunean eta material hori erositako funtziorako ez duenean balio ez duzula derrigorrez zakar-ontzira bota behar, askotan beste funtzio ezberdin eduki ditzake.
Beste alde batetik, jakin gabe umeen sormen abilezia hobetzea lortzen dugu, umeek beraiek asmatu behar dutelako zer egin nahi duten materialarekin eta zertarako erabiliko duten. Gaur egun oso garrantzitsua bilakatu da ingurumena, azken urteetan gizakiak hainbat abantaila lortu ditugu izaki bizidunentzat baina honekin batera ingurumenaren kontaminazioa nabari kaltetu egin dugu. Guk proposatutako ekintzekin hau saihestu dezakegu eta umeei kontzientzia sortu ahal diegu oso garrantzitsua dela birziklatzea eta derrigorrez ez dugula gauzak behin bakarrik erabili behar.
BIBLIOGRAFIA
Haro, O. Aprender a Reciclar desde la Escuela es muy Importante. Kontsulta: 2013-02-15. https://actividadesinfantil.com/archives/7824
No hay comentarios:
Publicar un comentario