Kaixo berriz ere!
Oraingo sarrera honetan ariketen berri emango dizuegu! Ariketa batzuk bideo batekin azalduko ditugu eta beste batzuk berriz idatziz. Guztira zazpi ariketa prestatu ditugu baina zenbait ariketa modu batera edo bestera egin daiteke erabilitako materialen arabera. Bestalde, ikusiko duzuenez hurrengo ariketetan, prestatu ditugun ariketak ez dira oso konplexuak, izan ere, gauza sinpleak bilatu nahi izan ditugu guztion parte-hartzea sustatzeko asmoz.
Bukatzeko, nahiz eta bideoan bakarka azaldu ariketa, ariketa horiek binaka, hirunaka edo launaka egiteko pentsatuak daude ere. Gainera, ez ahaztu! Aurrera eramango ditugun ariketa guztietan, ikasleak beraiek sortutako materialak erabiliko ditugula. Beraz, Goazen hastea!
Lauko Kaiola
|
Helburua: Intentar
conocer las trayectorias de la pelota.
|
Contenido:
Recorrido de la pelota.
|
Fase:
1º fase. Yo y la pelota
|
Deskribapena: Kantxako eremu bat 4 zonetan banatzen da. Irakasleak edo ikasle batek, pilota frontisera botako du eta jokalariek pilota punpa egingo duen zonara joan behar dira pilotak lurra ikutu baino lehen. Pertsonak batek ez badu asmatzen, frontisa ikutzera joan beharko du asmatu duen pertsonak harrapatu baino lehen, bestela, eliminatuta geratuko da. Inork ez badu asmatzen, denek frontisa ikutzera joan beharko dute pilota botatzen duen pertsonak harrapatu baino lehen.
|
|
Materiala: Gomazko pilota eta konoak
|
Interakzioa: kolaborazioa
|
Puntuazio sistema:
Besteari harrapatzen badiozu: Puntu bat
Zona asmatzen baduzu: Puntu bat
Zona asmatu eta bestea harrapatzen baduzu: 2 puntu.
Bost puntura iristen den lehenak irabaziko du.
|
Aldaerak:
Errazago: Lehenengo botean ez bada asmatzen bigarren botean asmatzeko aukera dago.
Zailago Pilota botazen duen pertsonak ez du zertan pilota frontisera botatzerik, bi pareta ere egin dezake.
|
Hurrengo bideoan Xabierrek azaltzen digu nola egin hurrengo ariketa eta adibide batekin demostratuko digu.
Hurrengo bideo honetan ere Xabierrrek azalduko digu nola egin ariketa hau sortu dugun material birziklatuarekin.
Hurrengo ariketan, boteilako "zestarekin" prestatu dugun ariketa azalduko dizue Xabierrek.
EL TRAGABOLAS
|
Objetivo: Pilotari ibilbide egokia ematea markatuta espaziora bideratzeko.
|
Fasea: Bigarren fasea.
|
|
Deskribapena: Kantxa lau eremutan banatuta egongo da (lehenengo eremua, bigarren eremua, hirugarren eremua eta laugarren remua) eremu bakoitza konoekin markatuta egongo da. Irakasleak segida bat finkatuko du (adibidez 1-2-3-4) eta ikasleak segida hori jarraitu beharko dute, hau da, pilota frontisera botako du lehenengo ikasleak eta botea lehenengo eremuan egin beharko du botea, hurrengo ikasleak bigarren eremura bota beharko du pilota eta horrela ahalik eta denbora gehien aritu beharko dira.
Norbaitek utsa egiten badu, berriz hasiko dira.
Ariketa hau egiteko, kantxa hiru eremutan banatuko dugu:
Lehenengo eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira eta eskuarekin eman beharko diote.
Bigarren eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira baina pilota hartu eta jaurtitzeko plastikozko "zestak" erabiliko dituzte.
Hirugarren eremuan ikasleak gomazko pilotarekin arituko dira baina pilota hartu eta jaurtitzeko boteilazko "zestak" erabiliko dituzte.
Ikasleak eremu bateteik bestera joango dira eremu guztiak probatuz. |
|
Material: Konoak, Gomazko pelota, Plastikozko "zesta" eta boteilazko "zesta"
|
Interakzioa: Kolaborazioa
|
Aldaerak:
Errazago: Pilotak bi bote eman dezake.
|
Zesta Partidua
|
Helburua: Paseen bitartez pilota kontrako eremura zuzentzea
|
Fasea: Bigarren fasea
|
|
Deskribapena: Azkeneko jolas hau lehenengoaren antzekoa izango da. Lau talde sortuko dira. Partidan bi taldek parte hartuko dute eta plastikozko "zesta" eduki beharko du jokalari bakoitzak. Pilota hartzeko plastikozko "zesta erabili behar dute baina pasea egiteko eskuarekin egin beharko dute. Pilotarekin dagoen pertsonak ezin da mugitu eta beste taldekoek ezin diote pilota eskutik kendu. Puntua lortzeko erasotzen den frontisera iritxi behar da, bertan erasotzen duten pertsona bat egongo da eta berari pilota pasa eta honek pilota airez hartzen badu puntu bat lortuko dute. Beste aldean berriz, beste taldeko pertsona bat egongo da.
Kantxa bi eremutan banatuko dugu. Bi talde plastikozko "zestekin" arituko dira jolas hau egiten eta beste bi taldeak berriz, jolas berdinean arituko dira baina plastikozko "zestekin"
|
|
Materiala: Gomazko pilota, plastikozko "zesta" eta boteilazko "zesta".
|
Interakzioa: Kolaborazi/Oposizioa
|
Aldaerak:
Errazago: Pelota daukan pertsonari ezin zaio pilota kendu eta metro bateko espazioa utzi beharko zaio.
Zailakgo: Puntu bat lortu baino lehen, kideen hartean, gutxienez zazpi pase egin beharko dituzte.
|
a. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminarHasteko, blogaren itxurari dagokionez, nire ustez, informazio iturri desberdinetatik atera duten informazioa blogean zehar adierazteko era egoki batean sailkatuta dago ezkerraldean aurki dezakegun zutabeetan. Bestalde, informazio iturri horien link-en falta botatzen dut, era honetan ezin ditudalako ikusi nondik atera dituzten birziklatutako materialen datuak.
Ondoren, blogean zehar; hala nola, ariketen eta elkarrizketen atalean IKT-tresnen erabilera argi ikus dezakegu bideo desberdinen laguntzaz, eta horrez gain, ariketak azaltzerakoan agertzen diren irudi koloretsuak azalpenak hobetzen dituzte. Era berean, egia da ariketen bideoak sortzean/egitean taldekide guztiak ez direla agertzen azalpenean edo jolasa prestatzean, baina lan guztia kontuan hartuta nahiko ondo banandu dute informazio guztian blogean zehar eta sartzen zarenean erakargarria dela iruditzen zait.
Azkenik, erabili duten hizkuntza erraza, ulergarria eta zuzena izan da, eta ez da akats ortografikorik antzematen.
b. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Irizpide zehatzei buruzko iritzia emanez, nire ustez, argi eta garbi ikus daitezke blogean zehar haiek sortutako saioaren helburu espazifikoak eta ariketak egiteko erabiliko dituzten material desberdinen prestakuntza. Beste aldetik, faltan bota dut zein motako instalazioak erabiliko dituzten ariketak saioan zehar egiteko.
Elkarrizketari dagokionez, ideia bikaina iruditu zait haien ideia (familiako kide bat elkarrizketatzea haien saioari buruz) eta igo duten bideo hartan nabaritzen da interesa jarri diotela editatzerako momentuan. Orokorrean bloga interesgarria iruditu zait, baina lan pixka bat gehiago emanez, erakargarriagoa geratuko zen.
Oier Villanueva Aurrekoetxea, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak-1.MAILA
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika):
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri bakarra erabili dute eta bat dator testuan jarri dituzten datuekin.
-Bloga ongi egituratuta dago eta argia da, informazioa erraztasunez bilatu daiteke. Nahiz eta ordena agian ez izan egokia, sarrera amaieran jarri baitute hasieran jarri ordez.
-IKT tresnen erabilera egokia egin dute argazki eta bideoak erabiliz. Baita ariketak ongi ulertzeko irudi grafikoak ere.
- Bloga erabilterraza da oso erraz ibili zaitezke atal batetik bestera inongo arazorik gabe. Eta oso erakargarria iruditu zait egitura eta diseinuaren aldetik.
-Denen parte hartzea nabarmen ikusten da bideoetan taldekide guztiak azaltzen baitira. Elkarrizketaren gaia oso originala iruditu zait eta gainera oso ondo editatuta dago.
-Akats ortografiko batzuk daude baina ez dira oso garrantzitsuak eta orokorrean ondo dago idatzita.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarreran, argi azaltzen da nori zuzenduta dagoen saioa.
-Saioaren helburu espezifikoak ere sarreran argi eta garbi uzten dituzte.
-Saio hau aurrera eraman ahal izateko eskura dituzten instalazio eta materialak ere aurkeztu dituzte. Baita material horiek nola sortu, bideo batzuen bidez. Ariketen aurkezpena ere egokia iruditu zait, ulertzen laguntzeko irudi grafiko eta bideoekin.
-Blogaren hasieran material birziklatuari buruzko informazioa ematen dute eta hori lortzeko, artikulu bateko informazioaz baliatu dira.
Orokorrean, oso lan ona egin dute eta asko gustatu zait.
Maddi Arratibel Cabezas. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak, 1.maila.
ResponderEliminarIoritz López Enguita (JFKZ, 1.MAILA)
Aupa talde!
Orokorrean bloga nahiko ondo dago, baina hainbat guza gehituko nituzke. Diseinuari dagokionez, bloga originala dela esan beharra dago. Hala ere, uste dut txukunagoa izango zela orrialdeak atalka jartzea; hau da, eduki bakoitzeko orrialde bakar bat egotea (eta ez atal denak jarraian). Beste alde batetik, faltan botatzen dut inklusioari egokitutako atal bat egotea, planifikazioarekin eta saioaren kokalekuarekin gertatzen zaidan moduan. Ariketei dagokionez, oso ondo deskribatuta eta azalduta daudela esan dezaket, eta gehitutako bideoak nahiko lagungarriak dira. Faltan botatzen dut, ordea, bideoetan bloga sortzen parte hartu duten ikaskide guztien agerpena. Gainerakoa nahiko ondo dagoela uste dut, lan ona!
Ebaluazio irizpideak:
ResponderEliminar- Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dituzte eta zuzenak dira
- Aurkezpena nahiko argia da. Ordenatua dago eta gainera zehaztasunez idatzia.
- IKT-tresnen erabilera egokia da. Bideoak eta argazkiak erabiltzen dira, bai material sorkuntzan bai ariketetan. Hala ere, ariketa batzuetan deskribapena idatziz falta da.
- Bloga erabilterraza, argia, ordenatua eta gainera erakargarria da.
- Bideoak egitean bakarrik taldekide baten parte hartzea agertzen da. Beste taldekideen parte hartzea faltan bota izan dut.
- Nahiz eta akats ortografiko batzuk egon, bloga nahiko ongi idatzita dago.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
12-16 urte bitarteko ikasleentzako hariketa aproposak direla uste dut. Saioaren helburua eta dinamika ongi azalduta daude. Instalazioen inguruan hitz egitea falta zaie.
Unai Martinez Garde, Kirol Fakultatea 1.maila