Kaixo guztiei!
Gu Martin Zamakola, Xabier Isasa, Alberto Masa eta Unai Nabaskues gara, EHU ikasleak eta orain azalduko dizuegun proiektua interesgarria izango zaizuelakoan espero dugu.
Proiektu honetan Euskal Pilotako hainbat ariketa prestatu ditugu 12-16 urteko neska-mutikoentzat eta ahalik eta jarduera sinpleenak egiten saiatu gara pertsona guztien parte hartzea sustatzeko. Bestalde, esan beharra daukagu erabiliko ditugun materialak... Birziklatuak izango direla! Tresna desberdinak denon artean eraikiko ditugu, blog honetan ditugun pautei jarraituz.
Zenbait ariketa sortu ditugu, bi orduko saio bat aurrera eramateko edota ordu bateko bi saioetan egiteko baliagarria izan daiteke. Ariketa horien helburu nagusiak ikasleak Euskal Pilotarekin harremanetan jartzea eta material birzikatuen erabilgarritasuna eta birziklatzearen garrantzia ulertzea dira. Izan ere, beraiek sortutako materialekin aritzen badira, ikasleen motibazioak gora egiten du eta hori da bilatu nahi duguna, hau da, ikasleak izatea protagonista jarduera hauetan. Horretaz gain, noski, denbora atsegina pasa dezaten espero dugu ariketa horiekin.
Besterik gabe, hurrengo argitalpenatan hobeto azalduko zaizue nola egin erabiliko dugun material eta tresnak material birziklatuarekin. Ondoren, ariketen azalpena eta ume bati egindako elkarrizketa bat ere argitalatuko dugu eta bere iritzia emango digu. Bukatzeko, material birziklatuarekin egindako ariketak zein onurak dakartzan aldizkari bat aurkitu dugu eta bertan jartzen dituen hainbat esaldi jarriko ditugu gure blogean.
Blog honetan, ez ditugu erabili diren web orrien erreferentziak aurkitzen hala ere testua argia eta zehatza da, nahiko erraza jarraitzeko. IKT ei dagokienez bideoak argazkiak eta zenbait grafiko aurki ditzakegu. Atal desberdinetan bananuta dago eta informazioa ongi banatuta dago. Akats ortografikoei dagokienez, ez da ia akatsik aukitzen, ortografia nahiko zuzena da.
ResponderEliminarSarrera argi bat aurki dezakegu blogean baina saioaren helburuak ez dira guztiz zehaztuta geratzen.Erabiliko dituzten materialak erakusten dituzte, baita hauek nola egin erakusten duten bideo eta argazkiak ere. Ariketak oso ongi azaltzen dira grafiko eta bideoen laguntzarekin, gastuak ordea ez dira zehazten.
Pablo Olaizola, Hezuntza eta kirol fakultatea 1go maila
Blogaren erabilpena erreza da baina ez zait oso erakargarria iruditzen, gehien bat argitalpen moduan agertzen direlako atal desberdinak. Testua ondo idtzita dago nahiz eta hizkuntza aldetik ortografia akats batzuk izan. Saioaren inguruan bideo eta grafiko garrantzitsuak jarri dituzte ariketak idateaz gain, hala ere, helburuak ez dira agertzen. Materialen inguruan helburua eta garrantzia argi ikusten da, material hori sortzeko beharrezkoa den materialez gain non azkeneko hau bideoen bidez agertzen den batez ere.
ResponderEliminarBestalde, sarrera txukuna egin dute saioaren nondik norakoak azalduz. Elkarrizketari dagokionez, gutxi landuta dagoela iruditzen zait gaiaren inguruan informazio garrantzitsuagoa eman zezaketelakoan nago eta. Amaitzeko gastuak eta bideoetan talde osoaren parte-hartzea gehituko nituzke. Orokorrean lan polita egin dute, baina lana gehiago sakontzea falta da.
Nahia Salazar, JFKZ 1.maila
Lehenik eta behin, aipatu nahiko nuke blogean erdarazko hitzak izateak min handia eman didala, ez dut uste onargarria izan beharko litzatekeenik. Gainera, sartu eta halako testu luzea ikustea ere ez da atsegina, sarreran argazki bat egokiagoa litzakeela uste dut.
ResponderEliminarErreferentzientzako esteka bat faltan sumatu dut, eta hau aipatuta, esteken ordenak ere beste bat beharko luke, sarreraren esteka azken tokian agertzen baitzait. Epaitzen jarraitzeko, testua justifikatu gabe dago eta euskara ere ez da zaintzen, erabilera oso desegokia da. Unibertsitatean euskarak beste maila bat izan behar du.
Prestatutako ariketei dagokienez, esan nahiko nuke saioaren helburuak eta justifikazioa falta izan zaizkidala. Agian astuna izango naiz baina ariketen taulan helburuak gazteleraz izateak asko haserretu nau. Bestela ere, elkarrizketa pobre xamarra iruditzen zait, landugabeko zerbait.
Antton Aizpurua Aldape, Hezkuntza eta Kirol fakultateko ikaslea.
Eliminar1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ResponderEliminarDatuak jasotzeko informazio iturri bakarra erabili dute eta bat dator idatzitako testuarekin.
Testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzita dago, gainera ariketak azaltzeok erabiltzen dituzten grafikoak lagungarriak dira hobeto ulertzeko. Berriz blogean sartzean SARRERA ez da lehenbizi agertzen BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIA baizik, eta hori pixka bat liosoa da.
Bideoak eta argazki lagungarriak erabili dituzte.
Bloga ez dago oso ordenatuta, SARRERA lehengoa ez baitago. Erakargarria da eta atal desberdinak ditu.
Taldekide guztien kolaborazioa ikusi daiteke, adibidez: Xabi ariketen bideoak azaltzen ditu, Unaik materialak egin ditu…
Testua orokorrean ondo idatzita dago eta argi ulertzen da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Ondo zehaztu dute sarreran 12-16 urtekoentzat dela saioa, baita haren helburuak ere. Intalazioak eta materiala ondo zehaztu dute baina haiek suposatuko duten gastua ez. Saioaren dinamika eta ariketak nahiko argi daude. Orokorrean nire ustez lan ona da.
Idoia Martinez Irisarri
JFKZ 1.Maila
Ebaluazio irizpidea:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte.
Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak
dira eta testuan aipatu dira.
- Aurkezpena argia da. Testua ordenatua dago, zehaztasunez
idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
-IKT-tresnen erabilera agertzen da. Hala ere, ariketen azalpena
piska bat desordenatuta dago.
- Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua.
Atal guztiak ditu. Gainera, elkarrizketarena oso ideia ona iruditu
zait.
- Kolaborazio lana. Bideoak agertzen dira naina bakarrik
taldekide bat agertzen da.
- Bloga nahiko ongi idatzita dago. Hala ere, ariketen akats
ortografiko baztuk daude.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Saioaren dinamika eta helburua ongi azalduta dagoela usted ut.
Gainera, ariketak 12-16 bitarteko umeentzat egokiak iruditu
zaizkit. Hala ere, instalazioei eta gastuei buruz zerbait esatea
falta dela uste dut.
Aitor Urrutia Oraien, Kirol fakultatea 1. maila
Lan ona zorionak
ResponderEliminarJarri duzuen informazioa egoki eta garbi adierazita dago, erraz topa daiteke. Ariketen nondik norakoak ulertzeko bideo eta argazki egokiak erabili dituzue. Elkar hizketa ere aberasgarria da, normalean elkarrizketak adituei egiteko ohitura dago, zuek aldiz ume bati egin diozue, zerbait desberdin eta interesgarria dela iruditzen zait. Hobetzeko, instalazioen informazioa bota dut faltan. Formatu aldetik ere hobetu daitekeela uste dut, letra tipo ezberdinek eta koloreen kontrasteek apur bat nahasten dute
Juan Sorreluz JFKZ 1. Maila
Hasteko, blogaren informazioa modu antolatuago eta argiago batean sailkatuko nuke, karpeten bidez adibidez. Hala eta guztiz ere, bloga nahiko erakargarria dela iruditu zait erabili duten fondoagatik, etab. Horrez gain, oso interesgarria iruditu zait birziklatzearen garrantzia aipatzea, azken finean edonori zerbait irakasteko baliogarria delako, eta honen erreferentzia jarri duzue bertara erraz joateko.
ResponderEliminarBeste alde batetik, hizkuntzaren aberastasuna nabarmentzen da. Sarreran argi geratzen da zer nolako saioa egin nahi duzuen eta zertarako egiten duzuen. Horretaz aparte, hainbat IKT tresna erabili dituzue, bideoak, argazkiak… baina egia da, autoeraikitako material guztietarako bideoa ez dagoela eta ariketetan, bideoen ordena ez da oso ondo ulertzen.
Azkenik, ariketen deskribapena argi utzi duzue eta horien irudia oso lagungarria izan da hobeto ulertzeko. Gainera, elkarrizketa bideo moduan jartzea askoz ikusgarriagoa da.
Ainhoa Zurbano JFKZ 1.mailakoa